Pello Añorga ipuinkontalaria gurasoengana zuzenduko da oraingoan

Haurrei ipuinak kontatzen ibiltzen da Pello Añorga, baina oraingoan gurasoak izango dira bere jarioaren entzule: Nola sortu elkar entzuteko gune bat etxean: liburuak eta kontuak lagun hitzaldia emango baitu gaur eta hurrengo asteazkenean (hilak 9), Xenpelar Etxean. 0-6 urteko gurasoei zuzenduta dago, hain zuzen. Hitzaldi horren helburua haurrak lehen adinetan liburu eta ipuinekin harremana bultzatzea dela jakinarazi dute. Euskaraz izango da hitzaldia eta 17:30etik 19:30era egingo dute bi egunetan. Sarrera doan da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.