Aitzbitarte kontsumo taldea kide berrien bila dabil. Garaian garaiko barazki saskiak erosteko aukera dago, “lurrean erein eta jasoa”, kontsumo taldetik esan dutenez. Astelehenero biltzen dute, 19:30ean, Linoko parking sarreran, Orereta Ikastolaren azpialdean.
Interesatuek
Aitzbitarteren bloga bisita dezakete edo izena eman
aitzbitarte.kt[a bildua]gmail.com-en.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aukera dago otar erdia hartzeko, baina bikote bat behar da, bakoitzak bere zatia hartzeko. Horrez gain, zehaztu du behin izena emanda, urtebeteko konpromisoa hartzen dutela. Otar osoek 60 euro balio dute hilero, eta erdiek 30 euro hilero.