12 orduko padel txapelketa izango da larunbatean
Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, Serviociorekin elkarlanean, 12 orduko padel txapelketa antolatu dute, larunbaterako (urriak 5). Hamasei bikotek parte hartu ahal izango dute, lau taldetan banatuko dituzte. 10:00etan hasiko dira.
Bikote guztiek gutxienez lau partida jokatuko dituzte (hiru taldekako fasekoa eta final-laurdenetako bat). Partidak sei jokoko set batekoak izango dira, eta berdinketa Tie Break bidez erabakiko da.
Parte hartzeko Fanderia nahiz Galtzarabordako kirol instalazioetatik pasatu behar da edo 943 44 96 90 (Galtzaraborda) edo 943 34 44 23 (Fanderia) telefono zenbakira deitu. Kiroldegiko harpidedunek 5 euro ordaindu beharko dituzte, eta gainontzekoek 10 euro.