Haurrentzako fantasiazko filma emango dute larunbatean Itsas Etxean
admin
Bidasoa
Herriko jaiak eta gero, pixkanaka-pixkanaka bere martxa hartzen hasi da Itsas Etxea Auditoriuma. Bihar, larunbata, animaziozko film luze bat emango dute bertan, Kerity, ipuinen etxea goiburukoa. Fantasiazko filma da, 8-12 urte bitarteko haurrentzat gomendatua.
18:00etan hasiko da proiekzioa eta sarrerak 3 euro balio ditu.
‘Kerity, ipuinen etxea’ fIlmeko une bat
Leihatilan bertan eros daitezke, emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik.
Sinopsia:
Natanaelen amona lo geratu da betiko, eta bere herentzia bere bi ilobei utzi die. Natanaeli ate sekretuaren giltza utzi dio, eta honen arrebari berriz, Errusiako panpina bat. Natanaelek atea zabaltzen du, eta hasieran oso gela txikia aurkitzen du, baina atzean liburutegi erraldoi bat dagoela konturatzen da. Angelika oso haserre dago berari panpina bat bakarrik utzi diolako, eta Natanaeli gela handi bat. Hala ere, dirurik ez dutenez, liburu guztiak saldu beharko dituzte. Baina konturatu egiten dira liburuek sekretu bat gordetzen dutela eta berreskuratu egin beharko dituzte. Lortuko ahal dute?
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.