Goizeko erabilera ordenatzeko, Doneztebe plazan lanak egiten hasi dira
Oiartzungo Udalak jakinarazi du Doneztebe plaza berrantolatzeko lanak hasi direla. Zehazki, lanen helburua izango da goizetan herriaren erdiguneko plazan izaten den erabilera ordenatzea, eta horrekin batera plazako galtzada-harrien mantenua hobea izatea. Lanak datozen egunetan bukatuko dituzte.
Zehazki, honakoa egiten ari dira langileak: Donibane kalean taxientzako eremua eta Xabale aurrean zamaketa lanetarako gunea markatzen hasi ziren atzo. Gainera, Kontzejuerreka kalera sartzeko debekua adierazten duen seinalea ere jarriko dute.