Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Pasaitarrak "manipulatzea" egotzi dio EAJk Bilduri

admin
Bidasoa
2013/09/26
Pasa den astearteko udalbatzarrean, udal gobernuak atez ateko bilketaren datuak eman zituen. Udalerriko EAJk datu horiek kritikatu ditu. “Herriaren borondatearen kontrako inposaketa hori justifikatu nahi izan dute, baita gainontzeko barrutietara hedatzea ere”, esan du Nahikari Otermin zinegotziak. Bilduri “obskurantismoa” egotzi dio Oterminek, eta datuak emateko garaian azalerazten dela esan du: “Datuak manipulatu egiten dituzte, atez atekoa hondakinen kudeaketako panazea balitz bezala. Datuak zuzen aztertzean, kontrakoa erakusten dute”. Udal gobernuak gaika sailkatutako hondakinen kopurua %84 izan zela jakinarazi zuen. “Eta ez dute aurreko bilketarekin alderatzen, datuak barrutika banatzen ez zituztelako”. Horrela, EAJk “batzen eta kentzen” badakiela adierazi du, eta ondoko datu hauek kalkulatu dituzte:
  • “Hemeretzi egunetan 26.040 kilo jaso badira, sanjuandar bakoitzak 0’61 kilo sortu ditu.  Urteko 221 sortuko lituzke sanjuandar bakoitzak.
  • Gaika %84 jaso bada, sanjuandar bakoitzak urtero 186 kilo hondakin banatzen du. Kuriositatez, atez atekoa jasotzen den herrietako kopuru antzekoa. 180 kilo pertsonako ezker abertzalearen fogma da.
  • Ingurumen arloan aurreratuenak diren herrien 400 kilo pertsonako kopurutik urrun geratzen da. Gehiago hurbiltzen da hernaniarren 221 kiloetatik. Non daude falta diren kiloak? Sanjuandarrek gainontzekoek baino gutxiago kontsumitzen dute?
  • Urretxun, bosgarren edukiontziarekin, 183 kilo banatzen ditu pertsona bakoitzak. Asko hurbiltzen da atez atekoaren datuetara? Zein da sistema eraginkorragoa?”.
Horrela, Urretxu jarri dute eredutzat: “Herri borondateari kasu eginez jarri zuten bosgarren edukiontzia. Bilduk agintzen duen udala dute, baina eurek ez dute ezer ere ez egin emaitzak hobetzeko”. Bosgarren edukiontziarekin atez atekoaren emaitza berdintzen dela uste dute, “eta hori zaborraren turismoa kontatu gabe, hondakinen herena suposatzen duela”. Esan dute Urretxun 373 kilo hondakin jasotzen direla urtero pertsonako. Atez atekoa “gezurretan oinarrituta” dagoela adierazi dute. Horrela, Bilduri eskatu diote “manipulatzeari eta demagogia egiteari uzteko eta gardena izateko”. Horrez gain, “ezberdinak diren egoerekin” alderaketak egitea albo batera utz ditzala galdegin diote, baita atez atekoaren “aldebakarreko erabakiaren” kostu osoa jakinaraztea. Azkenik, atez atekoaren aurka sinatu duten pasaitarren borondatea “errespeta” dezala eskatu diote udal gobernuari.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.