Kiroldegiko igerilekua itxiko dute, igeriketa jaialdia dela eta
Oarsoaldea Igeriketa Elkarteak igeriketa jaialdia antolatu du larunbaterako, hilak 28, eta hori dela eta Elorsoro kiroldegiko igerilekua ezingo da erabili 10:00etatik 14:00etarako tartean.
Eremu termoludikoa, ordea, erabiltzeko aukera egongo da. Erabiltzaileei sortu daitezken eragozpenengatik barkamena eta ulermena eskatu diete.