Fitnessa kalean egingo dute larunbatean
Zumba, Body Combat eta Aeroattack jarduerak kalean egiteko aukera izango da larunbatean, Errenteria-Oreretan. Serviocio Galtzaraborda eta Fanderiako kirol instalazioak kudeatzen dituen enpresak Fitness Eguna antolatu du. 17:00etan hasiko da, Gamon Zumardian. Euria eginez gero, Merkatuzarreko Jose Luis Caso aretoan egingo duela aurreratu du.
Ekimen horren helburua, “tarte atsegin bat pasatzea” dela azaldu du Serviociok, eta urritik aurrera, bi kiroldegietan egingo diren jarduerak ezagutaraztea.
Izen ematea doan da, baina egitea gomendatu dute. Horretarako, nahikoa da izena ematea, Galtzarabordako kiroldegiko harreran.