Azken egunak film laburren lehiaketan izena emateko
Kultura departamenduak gogorarazi du urriaren 4ra arte eman daitekeela izena Errenteria Hiria Film Laburren Lehiaketan. Horretarako, lanak udaletxeko erregistro nagusian aurkeztu beharko dira. Hautatutako lanak azaroaren 8, 9 eta 10ean egingo den jaialdian ikusi ahal izango dira.
Kultura departamenduaren arabera, lehiaketa horren helburua bereziki “eskualdeko gazteen artean ikus entzunezko artea sustatu eta lantzea” da.