Olatz Zabala eta Imanol Cruz, azkarrenak Irungo Gaueko Lasterketan

Olatz Zabala irundarrak irabazi zuen herenegun gauean Irungo Gaueko Lasterketaren bigarren ekitaldia emakumeen mailan (24:25). Haren atzetik Karen Ortiz de Guinea (24:51) eta Lourdes Colomo sailkatu ziren. Gizonen mailan, berriz, Imanol Cruz izan zen azkarrena (19:21), Charib Hachgar-en (19:23) eta Alberto Revueltaren aurretik (19:32). Irungo lehen korrikalaria Ion Garraus izan zen. Laugarren postuan sailkatu zen Garraus, 19:54ko denborarekin. 6,5 kilometroko bidea zuen Irungo probak, San Juan plazatik abiatuta. Ondorengo agirian (pdf bat da) sailkapen oso-osoa dago. Sailkapen nagusia
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.