Oiartzungo Irrien Lagunek ere Badia Eguna ospatuko dute
Igande honetan, hilak 29, Badia Eguna izango da Pasaian eta horren haritik ospakizunera batzeko gonbidapena egin diete Oiartzungo Irrien Lagunei. Hala, Pasaiako badia ezagutzeko aukera izango dute bizikletaz. Donibanetik abiatuko dira 10:30ean eta Oiartzungoak, Errenteria-Oreretakoekin batera, 11:00etan batuko dira martxara Zumardian.