Izena eman daiteke Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketan

Dagoeneko izena eman daiteke Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak 30. aldiz antolatu duen Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketa. Sariek idazle berriak sortzen lagundu nahi du lehiaketak eta bi atal ditu: Bordari ipuin saria eta Satarka olerki saria. Atal bakoitzak bi maila izango ditu, 18 urtetik beherakoentzat eta gorakoentzat, eta gaia libre izango da; hori bai, argitaratu gabeko eta beste lehiaketetan saritu gabeko lanak aurketu daitezke soilik. Sariak (bordari zein Satarka) A Maila
  • Lehen saria: 800 euro eta oroi­garria
  • Bigarren saria: 400 euro eta oroigarria
  • Hondarribiko onenaren saria: 400  euro eta oroigarria
B Maila
  • Lehen saria: 400 euro eta oroi­garria
  • Bigarren saria: 250 euro eta oroigarria
  • Hondarribiko onenaren saria: 250  euro eta oroigarria
Bordari Satarka 2013
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.