Igandean hasiko da
Errenteriako Futbol 7 Txapelketa, eta aurtengoan eskualdeko 900 jokalarik eta 50 taldek parte hartuko dute. Hamabigarren aldiz antolatu du kirol patronatuak txapelketa hau.
Iaz bezala, hiru fase izango ditu txapelketak. Fase bakoitzean azkeneko hiru taldeak mailaz jaitsiko dira (Hirugarren Mailan izan ezik azkena delako), eta Bigarren eta Hirugarren mailako multzo bakoitzetako lehen hirurak, berriz, mailaz igoko dira.
Partidak Beraun zein Fanderiako futbol zelaietan jokatuko dira, igandero 09:00etatik-14:00etara. Partidak doan dira.