Sei urte eta gero, Asobal Liga Artalekun

Bidasoaren sasoi berrirako jokalari taldea

Bidasoaren sasoi berrirako jokalari taldea

Asobal Ligako bigarren partida jokatuko du gaur Bidasoa-Irunek, etxean, Artalekun. Sei urte pasatu dira goi mailako ligaren partidarik ez zela jokatzen Irungo kiroldegian, 2007ko maiatzaren 26tik hain zuzen. Gaurko partida (19:00etan hasiko da) oso berezia izango da Bidasoarentzat, taldearen ikuspegi osotik: jokalariak, arduradunak, zaleak… Frigorificos Morrazo Galiziako taldea izango dute aurrean horiek. Bi taldeak oso egoera ezberdinean iritsi dira bigarren jardunaldi honetara: Bidasoak Errioxan lehen partida nabarmen galdu zuen, eta Morrazok Anaitasuna 24-20 gainditu zuen. Zaleek ilusioa dute, asko. Horren erakusle da 150 bazkide berri dituela eskubaloi taldeak. Neurketa zaila izango da gaurkoa ere, baina harrobian oinarritutako egitasmoek hori dute, zailtasunei aurre egin beharko dio Bidasoak, etxekoekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.