Zaintzaileentzako ikastaroak antolatu ditu Antxoko Bezkoz Beko elkarteak

Antxoko Bekoz Beko emakumeen taldeak ikastaroa antolatu dute beste pertsona batzuk zaintzen dituztenentzako. Hamasei ordu iraungo ditu ikastaroak, eta urriaren 4ean hasiko da. Eskolak ostiral arratsaldetan izango dira, 15:00etatik 17:00etara. Pepa Bojok emango ditu eskolak, eta aldundiko Berdintasun Sailak lagunduko ditu diruz. Izena eman nahi dutenek bekozbeko@bekozbeko.com helbide elektronikora mezu bat bidali beharko dute, edo 679 33 24 11 telefono zenbakira deituta (Izaskun Barbier).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.