Platako Itsasargira lasterketa egingo dute larunbatean, 13. aldiz

Trintxerpe Klub Atletikoak antolatuta, Platako Itsasargira Igoera egingo dute etzi, hilaren 21ean, San Pedron. Lasterketa antolatu duten 13. urtea da aurten. Guztira 4.189 metroko ibilbidea prestatu dute, barrutiko pilotalekutik hasita. 17:30ean hasiko da lasterketa, baina bi ordu lehenago banatuko dituzte dortsalak. Izena eman nahi dutenek www.herrikrosa.com webgunean egin ahal izango dute, edo bestela 670 63 55 52 telefono zenbakira deituta. Izen ematearen prezioa sei eurokoa da, bederatzikoa egun berean. Kategoria bakoitzean lehenengo hiru postua lortzen dutenek jasoko dute garaikurra.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.