Arramendipek ikasturte hasierako jaia egingo du hilaren 25ean

Datorren asteazkenean, hilak 25, Pontikako Arramendipe erretiratuen elkarteak ikasturte berria hasiko du. Horretarako, jaia antolatu dute, 17:30eatik aurrera, elkartean bertan. Ikasturterako zehaztutako ekintzei buruzko informazioa, bingoa eta txokolate jatea eskainiko dute. Astelehenean, hilak 23, irekiko da izena emateko epea eta hilaren 27ra arte luzatuko da. Horretarako elkartetik pasatu beharko da egun horietan 17:30etik 19:00etara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.