'Amapola moreak' saioa estreinatuko du Oiartzun Irratiak

Isabel Mancebo Baldaren ilustrazioa

Isabel Mancebo Baldaren ilustrazioa

Gaur izango da irratsaioa, 20:00etatik aurrera. Lehen amapola Alaia Martin izango da.Mirari Martiarena oiartzuarrak eta Aitziber Zapirain hendaiarrak elkarlanean egindako saioa estreinatuko dute gaur: Amapola moreak. Emakumeak elkarrizketatuko dituzte, “emakume horiek egindako lana aitortu eta azalarazteko”. Ordubeteko saioak izango dira, 20:00etatik 21:00etara eta Oiartzun Irratian ez ezik, Hendaiako Antxeta Irratian ere entzugai izango da. Amapola moreak saioaren xehetasun gehiago aurki daitezke erreportaje honetan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.