Aurtengo Xanisteban Jaien balorazioa egiteko ordua iritsi da eta horretarako bilera egingo du Jai Batzordeak. Udaletxeko areto nagusian jarri du hitzordua, 20:00etan.Jai Batzordearen aurtengo azken bilera honetan festetan egindako aldaketez hitz egiteaz gain, hurrengoetan zer hobetu daitekeen pentsatu eta proposatuko dute, “Oiartzunek herritarrek nahi eta behar dituzten moduko festak izan ditzan”.
Udalak bilerara joan ezin duten taldeei eta eragileei jakinarazteko eskatu die. Horretarako Kultura sailera
idatzi behar da.