Trenaren etorreraren 150. urteurrenak antzerkia izango du Irunen

Udaleko eta San Migeleko kideak, gaurko aurkezpenean

Udaleko eta San Migeleko kideak, gaurko aurkezpenean

Irunera trena iritsi zela 150 urte betetzen dira aurten; topoaren etorrera mende erdi beranduago izan zen, 1913an. Hartara, urte osoan zehar trenaren etorrerari lotutako hainbat ekimen egiten ari dira Irunen, baina orain arteko bereziena urriaren 20an egingo dute: etorrera hori berregingo dute, antzerki antzekoa dute. Horren arduradun izango dira San Migeleko auzo elkarteko kideak, Mertxe Tranche (historia aholkulari gisa) eta Ana Perez (alor artistikoaz arduratuko da). Udalaren babesa ere izango du ekimenak. Denek ala denek esan dute egun hori “ikusgarria eta oroitzeko modukoa” izango dela. Antzerkia egiteko, entseatu behar. Horiek hilaren 21ean eta 28an, nahiz urriaren 5, 12 (entsegu orokorra izango da), eta 19an egingo dituzte, 11:00etatik aurrera, Amaia Kultur Zentroko dantza aretoan. Hartara, ekimenaren arduradunek jakinarazi dute jende askok eman duela izena ekimenean parte hartzeko, eta entseguetara agertzeko prestutasuna azaldu dute horiek guztiek. Honakoa izango da urriaren 20ko ekimenaren egitaraua:
  • 11:00etan, harrera udaletxean.
  • 11:30ean, udaletxetik, agintarien desfilea, udal txistularien bandarekin, Kolon hiribidetik zehar Agirre bidegurutzeraino.
  • 12:00etan, errepresentazioa hasiko da.
  • 13:00etan, errepresentazioa bukatuko da, San Migel auzoko plazatxoan.
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.