1963an jaiotakoek San Markon bazkalduko dute

Kintoak elkartzeko garaia izaten da udazkena, eta 1963an jaiotako errenteriarrak ere elkartuko dira bazkaltzeko. Hain zuzen, azaroaren 16a da jarri duten data, eta San Marko gotorlekuan egingo dute  bazkaria. Horrez gain, autobusa eta dantzaldia ere jarriko dute. Izena emateko errenteria1963.blospot.com blogean sartu behar da edo orereta1963[a bildua]gmail.com helbidean idatzi. Nola edo ahal, 60 euro sartu behar dira Laboral Kutxako kontu korronte zenbaki honetan: 3035 0011 200111252970. Izena eta abizena zehaztu beharko dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.