'Zertarako hegoak' antzezlana taularatuko du Metrokoadrokak

Heldu den igandean, hilak 22, Metrokoadroka Sormen Laborategiaren Zertarako hegoak lana izango da ikusgai udaletxeko areto nagusian, 19:30etik aurrera. Zertarako hegoak antzezlana Berria egunkariaren ekimenez sortu zuten proiektua da. Oholtza gainean bost antzezle igoko dira: Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, Iñigo Ortega, Iraia Elias eta Joseba Roldan. Pertsona normal orok duen botereaz hitz egiten du antzezlanak, “ezertarako balio ez duten gauzen garrantziaz”. Sarreren zozketa HITZAn Garmendi txokolategian, Elorsoro kiroldegian eta Amazkar tabernan eros daitezke sarrerak 5 euroren truke. OARSO BIDASOKO HITZAk, bestalde, bi sarrera zozkatuko ditu harpidedunen artean. Horretarako hemen klik egin eta izena eman behar da. Ostiraleko papereko edizioan aterako da irabazlearen izena.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.