Gotibeheretan parte hartzeko aukera zabalik dago

Goitibeherak Ugaldetxon

Goitibeherak Ugaldetxon

Ugaldekotxo sanmigelak hurrengo asteko asteburuan izango dira, eta festetako ekitaldi nagusiena Txipitoko jaitsiera izan ohi da, goitibehera jaitsiera. Bertan parte hartu nahi duenak oraindik badu aukera, horretarako aldez aurretik izena eman behar da Intxixun edo Amazkarren. Izena emateko azken eguna ostirala da (hilak 20). 14 urtetik gorakoek parte har daiteke jaitsieran, eta 18 urte bitarte gurasoen baimena behar da. Jai batzordeak jakinarazi duenea, bi gotibehera libre daude eta horiek erabili nahi dituenak ugaldetxokulturtaldea[abildua]gmail.com helbidera idatzi behar du. Ohi bezala igandean izango da Txipitoko jaitsiera, 17:00etan.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.