Euskaraz Bizi Nahi Dut herri lasterketa prestatzen ari dira Errenteria-Oreretan
Urriaren 5ean egingo dute Euskaraz Bizi Nahi Dut dinamikaren barruko herri lasterketa Errenteria-Oreretan. Hainbat talde eta eragile ari dira dagoeneko hori prestatzen, baina dena ez da mugatuko urriaren 5eko lasterketara. Izan ere, aurreko egunetan beste hainbat ekimen egin nahi dituzte antolaketa lanean ari direnek.
Horren harira, lasterketa prestatzeko agerraldia egingo dute hilaren 18an (asteazkenean) Euskaraz Bizi Nahi Dut dinamikarekin bat egin dutenek. Bertan orain gaiaz arduratzen ari direnek hainbat xehetasun emango dituzte, baina deia egin diete herriko euskalgintzako nahiz kirol esparruko eragileei agerraldira agertzeko, lasterketa babesteko azken finean. Lau Haizetara Euskaldunon Elkartearen atarian izango da agerraldia, 19:00etan.