Azken Portuko igerilekua
Datozen egunetan Irungo Azken Portu kiroldegian hainbat mantenu lan egingo dituzte, eta horien eragina igerilekuetan, spa zerbitzuan eta saunetan nabarituko dute erabiltzaileek, itxita egongo baitira horiek hilaren 16tik 30era arte. Fitness gela ere itxiko dute, baina hilaren 16tik 19ra bakarrik. Horrez gain, kiroldegia guztiz itxiko dute 18an, garbiketa orokorra egiteko.
Bestalde, gaur, 20:00ak arte egongo da zabalik kirol azpiegitura (19:30ean bukatu behar dituzte erabiltzaileek euren jarduerak), eta hilaren 21 eta 28an 09:00etatik 14:00ak arte.