Errenteriako txistulariek ikasturteko lehen kontzertua emango dute

Xabier Olaskoaga plazan ekingo dio ikasturte berriari Errenteriako Udal Txistulari Taldek. Igandean izango da, 12:45etik aurrera. Egitarauari dagokionez, txistularien errepertorioko doinuak joko dituztela aurreratu dute txistulari taldetik, “kalejirak, zortzikoak, alboradak…”. Xabier Vesgak zuzenduko ditu. Egitaraua
  • Aurrera (biribilketa): Demetrio Iriarte
  • Txokolo (kontrapas luzea): Joxe Mari Gurrutxaga. Mold: Joxe Mari Altuna.
  • Donostiako Antzinako Himnoa herri doinua. Mold. Jose Ignazio Ansorena.
  • Botxo. Jose Ignacio Ansorena.
  • Fandango: Eusebio Basurto.
  • Arin arin: Eusebio Basurto.
  • Hiru Ataletako Alborada. Eduaro Gorosarri.
  • Ipañarrieta/Goiko kale (biribilketak). Ramon Esnaola. Arm. Jose Ignacio Ansorena.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.