34 bikote ariko dira lehian bihar Irungo trinketean

trinkete2Bihar, 11:00etatik 15:00etara, eta Ramuntxo Trinkete Clubak antolatua, XIX. Txingudiko Gomazko Pilota Trinkete Txapelketa-Paletas Vasquito lehia jokatuko dute Artia auzoko Trinkete Berrin. Denera 34 bikote izango dira lehian, hamazazpi 1. Mailan, eta beste hainbeste 1B Mailan. Maila bakoitzeko pilotariak lau bikoteko hiru taldetan daude banatuta, eta bosteko batean. 22 urtez azpikoen lehiak aurrerago egingo dituztela jakinarazi dute Ramuntxoko kideek. Finalak abenduan jokatuko dituzte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.