
Petra Lekuonako langileak elkarretaratzean
Gipuzkoako Foru Aldundiak mahai gainean jarri zuen proposamena patronalak aurreakordio baten bidez sinatu dutela salatu du LAB sindikatuak.“Jakina da ADEGI eta LARES patronalek ez dutela Gipuzkoako helduen egoitzetako hitzarmena sinatu nahi izan. Argi geratu da ere Gipuzkoako hitzarmena ez sinatzearen arrazoia politikoa dela, Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmen hori sinatzeko behar den dirua mahai gainean jarri baitu”, adierazi du LABek.
Sindikatu abertzaleak argi du euren helburua egoitzetako hitzarmena sinatzea dela, “langile guztien lan baldintzak hobetuz eta Espainiatik inposatu diguten lan erreformari aurre eginez”.
Langileak zoriondu
Petra Lekuonako langileak zoriondu ditu LABek, langileen batasuna eta borroka txalotzeaz gain. “Eskualdeko langileak bide beretik euren nagoziazio kolektiborako eskubideari eusteko eta borrokatzeko deialdia egiten diegu, eta bide batez, azken hilabeteetan herritarrengandik langileek jaso duten babesa eskertu nahi dugu”.