Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaPolitika

Ortizek eta Bilduren beste hiru zinegotzik kargua utzi dute

admin
Bidasoa
2013/09/12
Ibai Labaien, Kattalin Noblia eta Marilena Castillo, Bildu koalizioak Hondarribiko Udalean dituen bost zinegotzitik hiruk dimisioa aurkeztu dute gaur goizean, Juanito Ortizek egin duen bezala. Joan den igandean Alardean desfilatu zuen Ortizek, Danborrada konpainian, kantinera atera zen bere alabaren ondoan. Astelehenean Euskal Herria Bilduk jakinarazi zuen Bilduko zinegotziak dimisioa aurkeztuko zuela; “Bilduren hautagaitzetan aurkeztu ziren pertsona guztiek dekalogo etiko bat sinatu zutela” azaldu zuten EH bildutik eta “bertan, emakumeen eskubideen aldeko jarrera aktiboa izango zutela argi eta garbi adierazten” zela. HITZA Ibai Labaien Bilduren Udal Taldeko bozeramalearekin harremanetan jarri da, baina adierazpenik egingo ez dutela adierazi du, eta euren iritzia komunikabideetara bidalitako prentsa ohar batean agertzen dute. Ohar horretan, gaur Ortizekin batera zinegotzi kargua utzi duten beste hiru hautetsiek diote Ortizek “alabaren ondoan desfilatzeko asmoa azaldu zigun momentuan bertan bere kargua mahai gainean jarri” zuela, baina koalizioko alderdien herriko batzarrek “dimisioaren aurkako iritzia agertu” zutela, “eta berdin egin genuen Bilduren zinegotziok”. Labaienek, Nobliak eta Castillok gehitzen dute, euren ustez “dimisioa onartzeak ez ziola mesederik egingo egiten ari ginen lanari, ezta azkeneko hamazazpi urteko ahaleginen ondoren herrian sumatzen den distentsio giroari ere. Indarrak batzeko eta giroa baretzeko baino, dimisioa onartzea egoera okertzeko izango zela pentsatzen genuen”. Oharrean, “egoera bideratzeko” hilaren hasieran zuzendaritzarekin elkartu zirela nabarmentzen dute, eta “bertan herriko batzarretan plazaratutako iritziak helarazi” eta “zinegotziak, Juanito Ortiz barne, alarde parekide eta publikoaren alde” daudela azaldu zutela. Bilera “adostasunik gabe” amaitu zutela gehitu dute. Asteartean aurreratu zuen BERRIAk Ortizek alardean parte hartu zuela. Ondoren, eguerdian, EH Bilduk baieztatu egin zuen berria, komunikabideetara bidalitako prentsa oharraren bidez, eta Ortizek dimititu egingo zuela gaineratzen zuen. Oihartzun handia izan du albisteak, eta beste hiru zinegotziek hartu duten erabakiaren ondoren ikusi egin beharko da zer gertatzen den, Hondarribiko oposizioko lehen taldeko bost zinegotzietatik lauk erabaki baitute beren kargua uztea. Bosgarren zinegotziak, berriz, oraindik ez du argi bide bera hartuko duen ala ez, HITZAri jakinarazi dionez. Eztabaidarako deia Dimititzeko arrazoiak jasotzen dituen testuan emakumeen eskubideen alde borrokatu dutela adierazten dute Labaien, Noblia eta Castillo hautetsi dimititu berriek: “Legealdiaren hasieratik borrokatu dugu Hondarribia euskaldun baten alde, behar gehien dituzten hondarribiarren alde, justiziaren alde, herriak daraman norabide eskuindarraren aurka, eta noski, emakumeen eskubideen alde”. Alardeari dagokionez, Bilduko zinegotzi guztien “nahia Alarde publiko batean emakumearen integrazio erabatekoa izatea” dela zehazten dute eta Aitor Kerejeta alkateari “publikoki” eskatu izan diotela “hori lortzeko bideak irekitzeko eta Kale Nagusian gertatzen diren jarrera iraingarriak gerta ez daitezen neurriak hartzeko”. Zentzu horretan, gogora arazten dute Bilduren Udal Taldeak eskaera egin ziola alkateari, “sentsibilitate guztiei buruz eztabaidatzeko eremu bat sortzeko”. Dimisioa aurkeztu duten koalizioko hiru zinegotzien esanetan, “lan ildo horiekin ari ginen lanean, eta horren baitan ulertu behar da hartutako erabakia”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.