Baserritar Egunarekin amaitu dira Hondarribiko Jaiak
Bukatu dira 2013ko Hondarribiko Jaiak. Baserritar giro onarekin bukatu dira jaiak. Giro onarekin baina beste urte batzuetan baino jende gutxiagorekin. Ez hilaren 11n bakarrik, oro har, jende gutxiago izan da ia ekitaldi guztietan. Nolanahi ere, izan direnek ondo pasatu eta ondo pasa arazi dute.