1948an jaiotakoak errenteriarrak urriaren 19an elkartuko dira

Erretiratzeko adina iritsi zaiela ospatuko dute aurten 1948an jaiotako errenteriarrek: 65 urte. Horretarako, bazkaria egingo dute urriaren 19an, Irungo Atalaya jatetxean. Jendea hara eramateko autobusa jarriko dute. Egun horretan bertan Lehendakari Agirre plazatik aterako da, 13:30ean. Diru sarrera bat egin beharko da izena emateko, 50 eurokoa, Laboral Kutxako honako kontu korronte zenbaki honetan: 3035 0011 21 0111240838. Informazio gehiago lortzeko bi telefono zenbaki jarri dituzte interesdunen eskura: 618 01 51 28 (Itziar) eta 678 65 05 51 (Jose Ignacio).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.