Maribollotrans kanpaldia egingo dute asteburuan

EHGAM kanpaldia

EHGAM kanpaldia

Hilaren 13tik 15era Arritxulo aterpetxean irteerak, tailerrak… egingo dituzte EHGAM Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimenduak antolatuta.Azken urteetako ohitura jarraituko du EHGAMek eta berriz ere Arritxulo hartuko dute. Kanpaldia hiru egunetakoa bada ere, egonaldia erdia egiteko aukera ere eskaini dute, larunbatetik igandera. Maribollotrans deitu dioten kanpaldi honetan hamaika jarduera egingo dituzte: festa, tailerrak, ikus-entzunezkoak… Izena emateko azken eguna gaur da eta horretarako informazio guztia EHGAMen webgunean aurki daiteke, egunez egun egingo dute egitarauarekin batera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.