Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Titi Bilitis

admin
Bidasoa
2013/09/09
Amiñi nahasia nabil irailaren hastapen honetan. Usaiako promenadak berritzen hasia, etxe baten bila ibili naiz: Titi Bilitis da etxearen izena, edo zen. Iraganean ikusi izan nuelakoan nago, hemen Hendaian. Ene memoria lausoaren zantzurik al da Titi Bilitis hori? Nik asmatutako etxea ote? Etxeratu naiz eta Inderneten sartu ere —ez da akatsa, Indernet idatzi dut berariaz—, oroimenaren indar-gailua baita Internet. Titi-Biliti atera zait, s-rik gabe. Hara, Hondarribiko alardearen ereserkia edo, dantzut. Gorturik geratu naiz. Bilitis atera zait hurrena: izenorde anglosaxoia, jatorriz. Festa zehaztugabea. Areago, Bilitis filma ageri da. Homosexualitatea du gaia. Finean, Titi Bilitis izeneko etxe haren bila nenbilela, homosexualitatea nuen gogoan: gaiak eta gayak. Barka hitz joko —txiste— erraza eta topikoa! Gure belaunaldia frankismoaren peko belaunaldia da, berantiarrarena halere. Geure nerabe eta gazte aroak frankismoaren amaierakin ahitu ziren. Hezkuntzak bere zuloak zituen, eta gure heziketak hala eduki ere: zulo eta gabezia franko. Artean, homofobia hitza ez genuen ezagutzen, baina homofoboak ginen prefosta. Erregimen frankistaren ondarea daramagu. Gordina bada ere, orduko —edota gaurko— txistetzar bat aldatuko dut hona. Gaztelaniaz bizi ginen, euskaraz ekarriko dut haatik. Rafael izeneko mutiko hura Rafaela zen guretzat. Bera dugu gure txistearen protagonista: «Joan da Rafaela txarkuteriara eta txorizo bat eskatu du. Txarkuteroak : Zer nahi duzu osorik edo xaflatan jartzen dizut? Rafaela: -Aizu, zer uste duzu ene ipurdia itsulapiko bat dela edo!». Halakoxeak ginen. Gordinak. Krudelak sarritan. Frankismo peko heziketaren gabezia frankorekin heldu gara gaur egunera. Eta hartara —edo ez hartara, batek daki— gure seme-alabek ere gabezia horretako asko heredatu dute. Urteen joan-etorrian, frankismoari egotzi genion gabezia asko ez ziren soilik frankismoaren gabeziak. Horretaz jabetu naiz, gutxienez. Orduan homosexualen paradisua Hendaian, Donibane Lohizunen edota Frantzian orobat zegoela uste genuen heterosexualok —heterosexualak ginela ere ez genekien—. Usteak ustel, horretan ere! Azken urte honetan homosexualen eskubideen inguruan ikusi eta ikasi dugunaren ondoren, ustez homosexualen paradisua irudikatu (ge) nuen Frantzia hura gainbehera etorri da/zait. Tira, ez nadin inozo ere izan. Frantziako askatasuna, berdintasuna, senidetasuna delakoa aspaldian erori zen. Eta dena esatera, euskaldun —edo frantziarra— izanagatik ere, Franco franko daramagu gure baitan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu dute dozenaka herritarrek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Jon Sarasua euskaltzain oso izateko hautagai izendatu dute

Bizigiro, Gipuzkoa

Donostiako Piratek bertan behera utzi dituzte abuztuaren 14ko kontzertuak

Kultura, Gipuzkoa

Memoria historikoari begiratzeko bi proposamen bateragarri egin dituzte Carla Filipek eta Taxio Ardanazek

Uholdeak gertatu aurretik abisu emateko sistema bat sortu dute Pasai Donibanen

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hernani eta Irun lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute uztailaren 25etik irailaren 6ra

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko autoen ikuskapen zentroetan greba mugagabeari eutsiko diote

Bizigiro, Gipuzkoa

Beasaingo Urkiola jatetxeak irabazi du Jakitea elkartearen Juan Manuel Garmendia gastronomia saria

Kultura, Gipuzkoa

Torreko Hodia ikusgai jarriko dute Ekainberrin, duela 12.000 urte grabatutako pieza bat

Ekonomia, Gipuzkoa

Deeptek-Gipuzkoa fundazioak programa bat abiarazi du enpresa zientifikoei laguntzeko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ertzaintzak Donostiako Karmengo jaietan «herritarren aurka erabilitako indarkeria» salatu du EH Bilduk

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Karmengo jaietan jasandako «jazarpen poliziala» salatu du besta batzordeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.