Hondarribiko Jaiak. Hilaren 10eko egitaraua
Hondarribiko Jaiak. Hilaren 10a, asteartea
- 09:00 Goizut dultzaineroen eskutik Diana.
- 10:00 Meza Nagusia Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Elizan, 1638ko Hiri Setiamenduan hildakoen alde, Udalbatza ere bertan dela. Aldi berean Hiriko Bandera agurtuko da, eta elizkizunak dirauen bitartean ohiko deskargak egingo dira. Meza bukaeran Parrokiako Abesbatzak Perosiren Liberame abestuko du.
- 10:00 San Pedro kalean, Koadrillen arteko jokoak Bidasoaldeko EKT taldearen eskutik.
- 11:00 – 13:30 Zezen Plaza aurreko Harresietan, Haur Parke Erraldoia. Euria eginez gero, Jostaldi pilotalekuan egingo da.
- 12:00 Zezen plazatik abiatuta Erraldoi eta Buruhandiak hiriko auzoetan barrena ibiliko dira.
- 12:30 Sokamuturra San Pedro kalean.
- 13:30 Hondarribiko elkarte gastronomikoen arteko IV. Sukalde Txapelketaren erabaki hartzea.
- 14:30 Adinekoen Omenezko Bazkaria Ardora jatetxean, Basajaun musika taldearekin.
- 14:30 Gazteentzako Herri Bazkaria Bentan.
- 17:00 Bentatik abiatuta, Hondarribiko Elektropatxaranga.
- 17:00-19:30 Zezen Plaza aurreko Harresietan, Haur Parke Erraldoia. Euria eginez gero, Jostaldi pilotalekuan egingo da.
- 19:00 Santiago kalean, Disko Festa gazteentzat DJ Kanuren eskutik.
- 22:30 Arma plazan Gorka Knörr abeslariaren emanaldia.
- 22:30 Bentan, Izaki Gardenak taldearen emanaldia eta segidan Hesian.

