Hondarribiko Jaiak. Hilaren 7ko egitaraua

Hondarribiko Jaiak. Hilaren 7a, larunbata

  • 08:00 – 15:00 San Telmo Tiro eremuan, Hondarribia Plater Tiraketa Gizarte Txapelketa. Azeri Taldeak antolatuta.
  • 09:00 – 20:00 Kirol Kaian, Irratizaleen erakustaldia. Hondarribiko jaiak direla eta estazio berezia martxan jarriko da.
  • 11:15 Haurren Danborrada Mendelu auzotik abiatuko da eta Amute, Kosta eta Santa Engrazia igaro ondoren, Hiriguneko kaleetan amaituko du bere ibilaldia.
  • 12:00 Suziri eta kanpai-hotsez Hiriko jaiei hasiera ofiziala emango zaie. Bitartean, Txistulariak hiriko kaleetan ibiliko dira 1638ko setio oroigarri hartako Titi-Biliti doinua joaz.
  • 12:15 Erraldoiak eta Buruhandiak, Haurren Danborradarekin batera, Arma Plazatik abiatu eta kalez kale ibiliko dira.
  • 12:30 Juan María Bello González jaunari Hiriko Urrezko Intsignia jartzea.
  • 18:30 Hondarribia Hiria Musika Banda kalez kale ibiliko da Titi-biliti joaz.
  • 19:00 Altuera-jauzi erakustaldia Bentako Txosna batzordeak antolatuta.
  • 20:00 Te Deum eta Salbea Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Eliza Nagusian. Udal Agintariak bertan direla, Parrokiako Abesbatzak Eslavaren Salbea abestuko du. Bitartean, ohiko deskargak egingo dira. Elizkizuna amaitzean Udal-kideek Aurreskua dantzatuko dute Arma Plazan hondarribiar guztien omenez. Ondoren, Danborrada Kalejira hirian barrena.
  • 20:00 Guadalupeko Elizan Salbe herrikoia kantatuko da. Ondoren, ohiko deskargak egingo dira.
  • 20:00 Presoen aldeko txotx eta parrillada txosna eremuan. 10 euro janaria, edaria eta kafea barne.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.