Beherapenak kiroldegian matrikulatzen direnentzat
Irailaren 9tik urriaren 6ra bitartean kiroldegirako matrikula egiten dutenek matrikula osoaren kopuruan beherapenak lortzeko aukera izango dute baita lehenengo hilabeteko kuotan ere, Serviociok jakinarazi duenez.
Horretarako, alta ematearekin batera txartel bat emango zaie, eta bertan azaltzen den beherapena izango da aplikatuko zaiena: %10 eta %60 artean. 40 euro arte aurreztu ahal izango dute.
Argibide gehiago Galtzaraborda (943 44 96 90) eta Fanderiako (943 34 44 23) kiroldegietan lortu ahal izango dute interesdunek.