1938an eta 1939an urriaren 5ean elkartuko dira
Urtero elkartzen dira 1938 eta 1939an jaiotako errenteriarrak, eta oraingoan urriaren 5ean jarri dute horretarako data. Ez dute bazkarira mugatuko eguna, eta aurretik meza izango dute Jesusen Bihotza zaharren egoitzan.
Gauzak ongi antolatzeko izena aurretik ematea eskatu dute. Honako telefono zenbaki hauetara dei daiteke: 943 00 26 70 (Esther), 943 51 20 51 (Maria Pilar), 943 51 39 79 (Begoña). Horrez gain, kontu korronte zenbaki bat ere eman dute bazkariaren diru sarrera egiteko, Laboral Kutxan: 011.1.22217.3. Bazkariak 55 euro balio du.