Fanderiako igerilekua itxita egongo da astelehenetik aurrera

Hilaren 22ra arte ezingo dira Fanderiako igerilekuak erabili, osasun araudia betetzeko garbiketa eta mantentze lanak direla eta. Astelehenetik aurrera, hustu eta garbitu egingo dute igerilekua. Hala nola, legionelosia prebenitzeko eta fumigatzeko lanak eta ohiko iturgintza eta igeltserotza lanak egingo ditu. Alternatiba gisa Galtzarabordako kiroldegia erabil daiteke. Horrez gain, Kaputxinoetako igerilekuak ere erabil daitezke hilaren 15era arte (igandea).  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.