Antzerki munduan sartu nahi duenak badu horretarako aukera Oiartzunen

Helduen Antzerki Taldeko kideek emanaldia eskaini zuten ekainean.

Helduen Antzerki Taldeko kideek emanaldia eskaini zuten ekainean.

Helduen Antzerki Taldean izena eman daiteke hilaren 13ra bitarte. Izena emateko eskuorri bat bete behar da eta hori hainbat tokitan topa dezakete interesdunek: Makutxo eta Amazkar tabernetan, Turismo Bulegoan, Elorsoro kiroldegian, Manuel Lekuona bibliotekan, udaletxean eta anbulatorioan. Eskuorriarekin batera ordainagiria aurkeztu behar da kiroldegian edo udaletxean. Ikastaroak balio duen diru kopurua (60 euro oiartzuarrek eta 80 euro gainontzekoek) kontu korronte honetan sartu behar da: 2095 5060 11 1060024774 (Kutxabank). Hasiera urriaren 7an Aurtengo antzerki tailerra Altzibarko eskoletan emango dituzte, astelehenero 19:15etik 21:15era urriaren 7tik aurrera. Irakaslea, ordea, ez da aldatuko eta Edurne Agirrezabalak gidatuko du ikastaroa. “Oiartzungo Antzerkizaleak taldeak eta udaleko Kultura sailak antzerkizaletasuna bultzatzeko hasitako bidean kokatzen da helduei ere antzerkigintzan trebatzeko aukera eskaintzea”, adierazi dute udaletik. Hala, informazio gehiago nahi duenak mezu bat idatz dezake posta elektroniko honetara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.