Pilotari profesionalen jaialdia antolatu dute lehenengoz, santakrutzetarako

Titin III eta Zubieta, Jaunarena eta Merino II.aren aurka ariko dira Santakrutz Jaien barruan. Lau pilotari horien aurretik, Aritz Lasa eta Larrinaga, Jaka eta Merinoren aurka lehiatuko dira Bekoerrotako kiroldegiko frontoian hilaren 15ean arratsaldeko bostetatik aurrera.Lehenengo aldia da pilotari profesionalen jaialdia antolatzen dutela santakrutzetan. Udaletik jakinarazi dutenez pilota jaialdirako sarrerak salgai daude dagoeneko 25 euroan Bekoerrota Kiroldegian eta Kultura Aretoan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.