Pala txapelketa egingo dute Amuteko jaietan
Urriko lehen astean egingo dituzte Amute auzoko jaiak baina dagoeneko auzoan ari dira egitaraua prestatzen. Beste ekitaldi askoren artean bikotekako pala txapelketa antolatuko dute Amuten jaietan eta dagoeneko izena eman daiteke. Parte hartu nahi duten bikoteek Manolo tabernan eman behar dute izena, ostirala baino lehen.