Oiarpek Dinastia Etxabe Txapelketako txapela jantzi du

Oiarpe Kirol Elkarteko pilotariak indartsu dabiltza. Bi final irabazi dituzte: batetik Dinastia Etxabe Txapelketakoa eta bestetik Tinidadeko Abuzutuak 31ko Txapelketakoa.Dinastia Etxabe Txapelketan Andoni Ugalde (Oiarpe) eta Xanet Imaz (Segura) bikoteak 22-11 irabazi zio Etxeberria (Nabarniz) Iruretagoiena (Aurrera Saiaz) bikoteari Gazte Mailan. Eta 23 urtez azpiko mailan, Arrieta (Hernani) Ander Imaz (Oiartzun) bikoteak 22-17 emaitzarekin garaitu zuen Urretabizkaia (Ikaztegieta) Aizpitarte (Hernani) bikotea. Trinidadeko Abuztuak 31ko Txapelketan Senior Mailan aritu ziren eta garailea Errasti (Usurbil) Iñigo Ugalde (Oiartzun) bikotea izan zen, 22-16 irabazi zion Urkizu-Lizeaga (Hernani) bikoteari.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.