Comete Sarea egingo du Urdaburuk

II. Mundu Gerrako iheslariek eta sareko partaideek egiten zuten ibilbidea egingo dute datorren asteburuan Urdaburuk antolatutako irteeran parte hartzen dutenek. Ziburutik Errenteria-Oreretarako ibilbidea izango da, eta Bidasoa ibaia gurutzatuko dute. Bi egunetan autobusa Zumarditik aterako da, eta partaideek hiru bide izango dituzte aukeratzeko. Zenbat eta ekintza gehiagotan parte hartu, orduan eta garestiago izango da. Esaterako, hamaiketakoa, sardina jatea eta autobusez itzulera larunbatean, 15 euro ordaindu behar dira, gosaria, bazkaria eta autobusez itzulera igandean, 30 euro. Azkenik, ekintza guztiak egin nahi izanez gero, 50 euro pagatu behar dira. Izena emateko Urdabururen egoitzatik pasatu edo 943 52 78 79 telefono zenbakira deitu behar da asteartetan edo ostegunetan 19:00etatik 21:30era.

Egitaraua

2013ko irailaren 14, larunbata

  • 08:15ean: Errenteria-Oreretako (Panier zubitik) Sokoaruntz (Ziburu) abiatuko da autobusa.
  • 09:00etan: Sokoa-Ziburuko hilerrian elkartu eta lore-eskaintza egingo da Kattalin Agirre eta Florentino Goikoetxearen hilobietan. Jarraian Ziburuko udalak  gosaria eskainiko die ibiltariei.
  • 10:30ean: Ibilaldiaren hasiera Urruñaruntz.
  • 12:00etan: Ekitaldia Urruñako hildakoen monumentuaren aurrean.
  • 12:30ean: Ibiltarien “Bidegain-Berri” baserriruntzko irteera, non Frantxia Usandizaga, Dedée de Jongh eta Juan Larburu atxilotuak izan ziren. Segidan Bidasoarako bidea hartuko dugu. Kalbarioko tontorrera iristean atsedenaldia bakoitzak ekarritakoa jateko. “San Miguelera” autobusez eramanak izango dira ibilaldia oinez egiten ez duten  adinekoak eta laguntzaileak.
  • 15:30-16:00: “San Migel” deituriko paraje-inguruan Bidasoa gurutzatuko da. Segidan, atsedena eta sardina jatea.
  • 18:00etan: Adinekoak Donibane Lohizunera itzuliko dira eta bertako ibiltariak Errenteriara.

2013ko irailaren 15, igandea

  •  07:30ean: Ibilaldia hasteko Errenteria-Oreretatik (Panier zubitik ) abiatuko da autobusa. Ordu berean Donibane Lohitzuneko autobusen geltokitik abiatuko dira bertan gaua igaro dutenak.
  • 08:00etan: Ibiltariak Bidasoatik irten eta Oiartzungo Sarobe baserri aldera abiatuko dira mendiz.  Bertara irixten baiziren Bidasoa gurutzatzen zuten abiadoreak
  • 13:00etan: Oiartzungo “Sarobe” baserrian elkarretaratze eta atseden txiki bat.
  • 15:00etan: Bazkaria parte-hartzaile guztientzat Errenteriko Beraun Berri Elkartean
  • 18:30ean: Donibane Lohizunera autobusez itzultzeko ordua.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.