Alkartxiki dantza taldean izena emateko epea zabalduko dute

Antxoko Alkartxiki dantza taldeak bi aste barru hasiko du ikasturtea. Bertan izena emateko egunak bihar, asteazkena, eta ostirala izango dira. Interesa dutenek, Azokatik pasatu beharko dute 19:00etatik 20:30era. Telefono zenbaki bat eta helbidea jakinarazi behar dute bertan, eta dantza taldeko ordezkariek guraso bilera noiz egingo duten esango diete. Ordutegi eta egunak zehaztu dituzte jada. Honakoak dira: Astelehenetan
  • 18:30etik 19:30era: 3. eta 4.mailak.
  • 19:30etik 20:30era: 3.mailako mutilak.
Asteazkenetan
  • 18:30etik 19:30era: DBH 1. eta 2.mailak.
  • 19:30etik 20:30era: 5. eta 6.mailak.
Ostiraletan
  • 17:00etan 18:00etara: 1. eta 2.mailak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.