Sei txozna jarriko dituzte Hondarribiko Bentan

Aurten ere sei izango dira hilaren 6tik 11ra Bentako jai eremuan jarriko dituzten txoznak. Zortzi elkartek eman zuten izena eta udaletxean egindako zozketaren arabera, hauek dira txozna jartzeko aukera izango dutenak: Hondarribia Eskubaloi Taldea, Bidasoa Atletiko Taldea, Gure Hegoak, Muara Kultur Elkartea, Olagarro Elkartea eta Psilocybe Musika Elkartea. Ordezko bezala, Olearso Kultur Gunea eta Txingudi Saskibaloia geratu dira.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.