Las Sfintters Hondarribiko rock taldeak hilaren 9an joko du Bentako taulan, gaueko hamarretan. Javier Escovedo abeslariaren telonero bezala jardungo dute eta orain arte eman duten kontzertu garrantsitsuena izango da. Psilocybe Musika Elkartearen XX. urteurrena ospatzeko antolatutako Baluarte Rock jaialdian ere izan zen Las Sfintters banda, baina ezer gutxi izango du ikusteko saio hark eta
southern musikako izarraren aurretik emango dutena.
Efecto Pasillo talde kanariarra
Escovedo ez da izango 2013ko Hondarribiko Jaietan ariko den artista ezagun bakarra. Hilaren 6an Los Suaves talde galiziarra igoko da Bentako taulara eta hilaren 11n Efecto Pasillo ariko da, jaietako azken kontzertuetan.
Euskal musikariei dagokionez, Gorka Knörr hilaren 10ean izango da Arma Plazan, eta egun berean eta ordu horretatik aurrera Izaki Gardenak eta Hesian taldeek Bentan joko dute.
Bentako kontzertuak
- Hilak 6. Los Suaves, 23:00etan.
- Hilak 8. Blues Torpes, 22:30ean. Ondoren disko jaia.
- Hilak 9. Las Sfintters, 22:00etan. Ondoren, Javier Escovedo.
- Hilak 10. Izaki Gardenak, 22:30ean. Ondoren,
- Hilak 11. Efecto Pasillo, 21:00etan.