
Kirkit Ensemble
Xanistebanen usaina nabaritzen da dagoeneko Oiartzunen, jaietarako astebete pasatxo faltan. Hala eta guztiz ere, urtero bada zerbait festak gainean direla iragartzen duena: Harribeltza Hiesaren Kontrako Elkartearen kontzertua. Asteazkenean, Kirkit Ensemble taldea entzuteko aukera izango da, 19:30etik aurrera, Don Eztebe elizan. Lau emakume izango dira abesten, Angelika Huisgenen zuzendaritzapean. Kirkit Ensemblek kantuaren nomadatzat dauka bere burua.