Festarako gogo gutxirekin esnatuko dira gaur hainbat errenteriar, baina oraindik egun osorako badituzte hainbat ekitaldi. Sei egun luzeko gehiegizko jan eta edateak eta egindako lo apurrak eragina izango du askorengan, baina jaiak ondo bukatzeko azken ahalegina egitea falta da gaur.
Dagoeneko
etxaferoek egin dute esnatzeko deia. Laster jarriko dira martxan azken egunetan egin bezala erraldoi eta buruhandiak. Oraindik nekea agerian duenak, ordea, zutik egon beharrean, eserita egoteko izango du aukera bertso saioan. 12:30ean hasiko da Anjel Mari Peñagarikano eta Iker Zubeldiaren saioa, Foru plazan.
Arratsalderako erreserbatu denak, berriz, flasmoba, dantza jaialdia, Mikel Urdangarinen kontzertua edo txahal dastaketa izango ditu aurretik.
Agurrak
Gaurkoa, ordea, agurren eguna izango da. 20:00etan egingo dute berea aurten omenduak izan diren Xanti eta Maialen erraldoiek eta buruhandien konpartsak. Gauza bera egingo du bandak gau erdian. Zezen suzkoaren paseoaren ondoren, azken aldiz aurten,
Zentenarioa joko du.
Egun guztietako
argazkiak edo
bideoak ikusteko klikatu gainean.