Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Txikitako bizipenak itzuli dira Madalen karrikara

admin
Bidasoa
2013/07/23
Madalen karrikako jaia

Herriko haurrak Madalen karriko festa noiz iritsi zain egoten dira

Atzo izan zen Madalen Eguna eta, ohiturari jarraituz, izen bereko karrikako festa ospatu zuten Hondarribian. Ez dira asko herrian iraun duten festa txikiak, auzo gehienek galdu edo zeharo laburtuta ikusi baitituzte euren jaiak. Baina Madalen karrikak eutsi dio bereari eta, urtetik urtera ikusitakoaren arabera, ibilbide luzea geratzen zaio. Herri osotik dozenaka, berrehun haur inguruk parte hartu dute aurten Madaleneko gazteek antolatutako jolasetan. Betiko jolasak prestatu zituzten, eta betiko arrakasta lortu zuten. Madalen karrikan jaioa eta bertan bizi izan da egun 30 urte dituen Oihana Mendizabal Amunarriz. Herriko beste auzo batean bizi da ja, baina familia bertan du eta karrikako festak antolatzen laguntzeari ez dio nerabe denetik utzi. Hondarribiko auzoetako jai gehienak desagertuta daudenean, txikienetako batek, Madalen karrikakoak, eutsi dio eta urtetik urtera indartzen da, gainontzeko auzoetako haurrak uztailaren 22a noiz iritsi zain daudelako. Mendizabalen ustez, auzotarren gogoagatik mantendu da jaia: “Gehienbat gogoagatik, txikientzat oso egun polita da eta hori mantentzeko gogoak, eta auzoko guztiek laguntzeak, horrek mantendu arazi du jaia”. Auzoko guztien laguntza Hogei bat gazte eta gaztetxo ari ziren dozenaka haurrentzat joko eta jolasak prestatzen eta, bitartean, auzoko emakume nagusiak haientzako guztientzako txokolatada prestatzen ari ziren. Ez da Madalen eta Santiago karriketan inor jaia antolatzeko laguntza eskaini ez duenik. “Denbora asko behar da, dirua lortu, opariak erosi, dena prestatu, detaile txikienak ere… Orain auzoko amonak ari dira laurogei urterekin txokolatea prestatzen, goiz goizetik egon dira laguntzen, jatetxeek pila bat laguntzen digute, dendek, tabernek, okindegiek, udalak… Denek laguntzen digute, eta ez bakarrik diruarekin, hau guztia prestatzeko dirua baino gehiago behar delako”, aitortu zuen atzo aratsaldean antolatzaile gazteak.
Madalen karrikako jaia

Mendizabal, txikienen jokoak zaintzen

Beste auzoetan halakorik dagoeneko egiten ez denez, Madalen karrikara joaten dira herriko haur guztiak jolastera, mundiala delako betiko jolasekin han sortzen den giroa. Mendizabalek pena du horrelako festa asko galdu direlako herrian eta berreskuratzeko sekretua zein den esan digu: “Kristoren lana da, antolatzea zaila da, denbora behar da, dirua ere bai, baina finean gogoa da behar dena. Holako ohiturak mantendu behar dira, gure bizipenak direlako, txikitan izan genituenak eta handitzen zoazenean gogoratzen dituzunak. Gauza polita da hori eta ezin da galdu. Geroz eta gehiago dira kontsolak eta horrelakoak, baina festa honek erakusten du gauza txikiekin, bizikidetzan antolatutako zerbaitekin gauza oso polita ateratzen dela”. Txokolatada eta gero denen artean jaso zuten dena, bi egun lehenago karrika eta Pisuzarra plazatxoa denen artean apaindu zuten bezala. Txafeluak eta tximistak ados jarri ziren Madalen karrikako festen amaiera iragartzeko. Karrika garbitu zuten, baina banderatxoak hor geratu dira, eta datozen egunotan hortik pasako diren haurrei gogora araziko diete zein ondo pasatu aurten ere Madalen Egunean. Eta beharbada, baten batek pentsatuko du ‘eta zergatik ez dugu hau gurean egiten?’ Zeinek daki, egiteko gogoa baino ez da behar.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.