Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Mundua aldatzeko arma

admin
Bidasoa
2013/07/22
Mandelak 95 urte bete ditu eta, itxura guztien arabera, atzokoa bere azken urtebetetzea izan zen. Nire belaunaldiko askok Kortaturen bidez ezagutu genuen Nelson Mandela. Irungo taldeak Hegoafrikaren berri eman zigun oraindik eskola ume ginen askori. Badu, Mandelak, esaldi biribil horietako bat heziketari buruz: «Heziketa arma bat da. Mundua aldatzen saiatzeko erabili behar dugun tresnarik boteretsuena da». Esaldi paradoxikoa Bakearen Nobel Saria jaso duenarentzat: heziketa arma da. Baina ez zaio arrazoirik falta. Heziketa izan baitaiteke tresna egokiena gizartea aldatzeko, nahiz eta, Mendebaldeko ustezko gizarte aurreratu honetan ikuspegi hau ahaztua dugun. Heziketa eta, batez ere, hezkuntza sistema gizarte egitura mantentzeko erabiltzen dugu. Eskola merkatuari begira jartzen dugu, heziketak dakartzan bestelako balioak baztertuz. 96 urterekin aurten hil den Jose Luis Sampedrok zion, «heziketa maitasuna eta probokazioa da. Hezten dena maitatu behar da eta zirikatu, zuk esandako guztia besterik gabe onar ez dezan». Bere ustez, maitasuna, estimua eta begirunearen bidez konfiantza eta segurtasuna transmititzen duzu. Segurtasuna eta konfiantza oinarri-oinarrizkoak dira arriskatzeko, arriskurik gabe ez baitago ikasketarik. Bestalde, probokazioa ere beharrezkoa da arriskatzeko. Konfiantza eta segurtasuna ez dira nahikoak. Nagoen tokian gustura egotea ez da nahikoa. Motibazio jakin bat behar dugu eta hori probokazioaren bidez lortzen da. Baina esango nuke egun probokaziorako toki gutxi uzten dugula. Kritikarako eta sistema aldaketarako hezi ordez, gizarte sistema errepikatzeko hezten ari gara. Heziketa arma boteretsua da mundua aldatzeko, baita mundua ez aldatzeko ere. Hendaiako ikastola berria eraikitzeko debekua edo Hego Euskal Herrian ezarri nahi den LOMCE legea horren adibide garbiak dira. Patrick Dallennes Baionako suprefetak edo Jose Ignacio Wert Espainiako ministroak armak hartu dituzte eta gogor ari dira erasoan. Erresistentziarako garaia da, beraz, erresistentziaz asko dakien beste pentsalari baten hitzak kontutan hartu beharko genituzke. Stephen Hessel 95 urterekin hil zen otsailean. Bere azken liburuan hauxe idatzi zuen: «Sortzea erresistitzea da, eta erresistitzea sortzea da». Hortxe dugu, beraz, gure esku dagoen kontraerasorako arma: irudimena eta sormena. Hessel, Sampedro, Mandela… zoritxarrez, pixkanaka agur esaten ari diren belaunaldi bateko azken erreferenteak dira. Baina, zorionez, aurrera begirako bidea marraztu digute: maitasun eta probokazioa sormenaz erabiltzea. Arma hartuko al dugu?
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiak La Cumbre udalaren eskuetara aldatzeko eskaera egin dio berriro Espainiako Estatuari

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan «jarrera argia» hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari

Berriak, Gipuzkoa, Nafarroa

Aiara Garaialde eta Adrian Losarcos izan dira Euskal Herriko txapeldun mendi duatloian

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, Kultura, Gipuzkoa

Andoni Egañak jantziko dio txapela Euskal Herriko bertsolari txapeldunari

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.